XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kax.- Berrogei ta amairu besterik ez, gizona!.

J.-Ig. - Ori da ni zirikatzeko gogoa dezutena.

Bi. - Benetan, Joxe, urte geiago ematen nizkitzun.

J.-Ig. - Zuek biok baño lan geiago egiña bai-naiz.

Bi.- (Kaxkarin'i) Zerbait esan digula uste diat.

Bigarren aldiz esan aurretik, lanean asi nadin.

Zein zerate aurren?.

Kax. - Nere txanda uzten diot Joxe'ri.

Gu baño langille fiñagoa dala aitortu bear.

(Joxe'ri) Eseri, eseri.

Zure tokian ba'nengo beti igeltsu ta kare tartean, bizarra zikinduta, onuzkero arpegia aspaldi garbitu nuen.

J.-Ig. - (Alkian eseriaz) Itxura onean geldiko nintzake.

Bi. - Adi zazu adiskide: ez dakit bein edo bein ez ote didazun entzun orain urte asko gerta zitzaidana.

Kax. - Ez zan izango Mandubio'n.......

Bi. - Ez Vesubio'n izan zan.

J.-Ig. - Ori ez dago Matxinbentan?.

Bi. - Ez, lapur bentan! Egun batez nun agure itxurako bat agertzen zaidan.

Ille ta bizar zuriduna bera.

Bizartegian sartu ala esan dit bere burua itxura onean jarri nai lukeala: alegia bizarra zearo kentzeko.

Bai?, ala, guaizeak ta bizar labana artu ditut eskuetan ta (lan antzean) rra, rra, rra, igarri orduko bizarra garbitu nion.

Buruko illea berriz, neronek eginiko ukendu batez beltzago gelditu zitzaion ikatza baño....

Gizon ura ain gazte ta arin atera zan bizartegitik, nun andik amabost egunera jakin det ogeita bost urtedun neskatxa eder batekin ezkondu zala.

Kax. - Erregeak ikusi izan ba'lu....

J.-Ig. - Nere emazteak ba'leki.

Bi. - Nik ez det aserrerik jarri nai senar-emazteen artean.

Ura ezkongai zan: amerikano bat.

Guziok arriturik gelditu ziran nola irten zan.

Zu gazteagoa zera-ta.

Kax. - Eseri zaite beldurrik gabe.

J.-Ig. - Beldurra....

Bi. - Beldurra? Au ez da agiñak ateratzea gizona.

Kax. - Beraz; andamiotan eta tellatu gañean aurreskua ateratzen dun gizona.

J.-Ig. - Egizu nai dezuna ba.

Zer arraio!.

Bi. - (zapia lepoan lotuaz) Ederki jarriko zaitut, gizona.

(Mutilla'ri) Txo! Katillukada ur bero.

Azkar! (Mutilla billa doa).

Kax. - Nik ere lagunduko dizut.

(Oso era irritsuan eta zalapartan Bizargilleari, orrazi guaraize, zurdaki ta abar eramanik) Ez dezu zere bururik ezagutuko.

Bi. - Baten ordez bi morroi al ditut? Au da lanean ikasten zaitudan lenen aldia.